

Konfiantzako Artisau-Izozkiak
Helados Capra familia-enpresa bat da, artisau-izozkien elaborazio eta salmentara zuzendua.
Gure aitona eta osabaren errezeta tradizionalekin eta haien trebetasun berdinarekin jarraitzen dugu lanean. Gure historia 1980. urtean hasi zen, “Capri” izenarekin; Bilboko Alde Zaharreko Katedraleko arkupeetako lokal txiki batean.

Bertan, 1983ko uholdeei aurre egin genien, eta horrek hutsetik hastera behartu gintuen. Une horretan, hiribilduko erreferentzia bilakatzeko apostua egin genuen, oso krematsua, naturala eta benetako zaporea duen izozkia eginez.
Hori lortzeko formula tradizionalak erabiltzen ditugu, lehengaiak tentu handiz aukeratzen ditugu eta makineriarik aurreratuena erabiltzen dugu; produktu amaitua hobetu eta europar osasun homologazioa izatea ahalbidetzen diguna.
Baina, zalantzarik gabe, kalitatearen funtsa daukagun lan-taldeak ematen digu. Oso harro gaude lortu dugun giza-taldearekin.

Izan ere, esperientzia handiarekin, konpromisoarekin eta esfortzuarekin, gure inguruan enpresa liderretako bat izatea ahalbidetzen digu, etengabeko hobekuntzan dihardugularik.
Gaur egun, hainbat lekutan aurki gaitzakezue: Bizkaia osoan eta inguruko probintzietan 20 salmenta-gune baino gehiago ditugu eta postre gisa Euskadiko jatetxe bikainenetan ere bagaude.