Gure izozkiak
Gure izozkiek duten ezaugarri nagusia krematsutasun handia izatea da. Hori lortzen dugu kalitate altuko lehengaiak erabiltzeari esker, esnea, esne-gaina eta gurina bezalakoak, eta aire kopuru handirik gehitzen ez dugulako. Horrela lortzen dugu izozkia ahoan berehala ez desegitea.
Zapore naturala osagaien aukeraketa zorrotzak ematen digu, eta, horretarako, merkatuan aurki ditzakegun kalitate handieneko bertako osagaien alde egiten dugu.
Halaber, produktuaren iraupena bermatzeko ahaleginean, makineria aurreratuena erabiltzen dugu eta osasun-kontrolerako prozesuak etengabe burutzen ditugu; horrek europar osasun homologazioa lortzea ahalbidetu digu.